Ongi etorriak

Zuen gomendioak eta iritziak, euskaraz nahiz gaztelaniaz, gustora hartuko ditugu.

Ikasleen txokoa

Gure idazlanak

Kaixo, laguntxo!
Ni Juan José naiz. 10 urte ditut. Kolonbiakoa naiz. Hona 2009. urtean etorri nintzen.
Eskolan gauza hauek gustatzen zaizkit:
  • Ordenagailu txikiak
  • Irakasleak
  • Liburutegia
Agur. Gero arte.                                                                     Juan José
Spot zenbaketak ikasten

1-  Spot zenbaketak ikasten ari da. Egun batez basora joan da eta urtxintxa bat ikusi du. Negurako ezkurrak biltzen ari da.
2- Gero bi untxi ikusten ditu larrartean ezkutatzen.
3- Aurrerago joan da eta... Kaixo! Spoten aurrean hiru azerikume daude.
4- Hemen, lau barakuilu topatu ditu. Laurak oso astiro dabiltza.
5- Inguruan bost tximeleta polit ere ba dabiltza hegaldaka.
6- Orain sei ahate azaldu dira.
7- Orduantxe zazpi har azaltzen dira beren zuloetatik ahateak ikustera.
8- Laster zortzi igel zenbatzen ditu Spotek. Jauzika dabiltza.
9- Bederatzi  inurri zuhaitzean gora doaz.
10- Eguzki epeletan pozik jolasten ari dira hamar sagutxo.
11- Eta errekan igeri dabiltzan arraitxoak dira.
12- Azkenean, Spotek hamabi txori zenbatzen ditu zuhaitz baten adarrentan. Bai politak! Baina afalordua da eta etxera doa.
ikasle ohia José Luis-ek kopiatuta        


IBON eta AMAIA

1.- Ibon eta Amaia   jolasten  ari  dira, kukuka  jolasten. Ibon  gorde  da.
- Kuku! Non nago?
- Hemen azpian.
2.-  Mirenek  manta  jaso  eta  begiratu du. Ibon ez  dago  manta  azpian.
3.-  Mirenek armairura  begiratu  du.
- Kuku! Non  nago?
- Hemen barruan.
4.- Armairua ireki eta begiratu du, baina  Ibon ez dago armairu  barruan.
5.-  
- Kuku! Non nago?
- Hemen  azpian.
Mirenek  mahaia  azpian  begiratu  du, baina ez  dago Ibon.
6-
- Kuku! Non  nago?
- Ja, ja, ja! Hemen  zaude!
Ibon ohe azpian dago.                                         Juciarak kopiatuta  

PINGUI PINGUINO
1
Pingui pinguino txiki-txikia.
Plist! plast! Plist! plast!
Sabela zuria.
2
Txano borobila, bufanda gorria
Plist! plast! Plist! plast!
Dotore jantzia
3
Ur hotzetan eskuin eta ezker
Plist! plast! Plist! plast!
mokoa luze oker.
4
Negua heltzean lodi-lodia
Plist! plast! Plist! plast!
mugitu ipurdia.
José Antonio     
IGARKIZUNAK
-Animaliak-
1 - Luma zuriez herririk herri
bake sinbolo izaki,
antzinatik lan egin dut
mezularitzan ederki.
2 - Zein da gaztea izan gabe
hegan egiten duen sagua?
3 - Berdea da kolorez
zelai berdearen gisan,
gizakia bezala mintzo da
nahiz gizaki ez izan.
George, ikasle ohia    
(365 igarkizun, Susaeta Ed.) 
Ea asmatzen dituzun!
Bidali erantzunak komentario bezala.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario